XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eneko Tolosan zelarik, Dagoberto frankotar Erregeren mandatalgo (223) Comisión embajada bat heldu zen Elusaberri-ra.

Baronte zeritzan dukea zetorren beronen buru eta bakebide bat iristeko Dagoberto-k ahalmen osoak eskuratu zizkiola aditzera eman zion Amando-ri.

Zer besterik nahi zukeen gure buruzagiak! Ez zuen itxaroten Dagoberto-k zinez bakea bilatuko zuenik, baina bere partetik bederen ahaleginak eginen zituen denentzako ondagarri izango zen gudatea ebitatzeko.

Baronte-k erakutsi zizkion eusko-buruzagiari Dagoberto-k firmatutako eskubideak konponbide batera iristeko.

Konponketa oinarriak Baronte-k jakin-eraziko zizkion.

- Has gaitezen, bada - ekin zion Amando-k -.

- Zer eskabide egiten du Dagoberto Erregek elkar konpon gaitezen?.

Baronte, berrogeitamar urtetsuko gizaseme sendo eta zaintsu bat zen, zakarra eta odol-beroa, bideak lautzeko baino malkortzeko hobea eta bere nagusiaren jopu zintzo bezala zaulitasunik (224) Agilidad, destreza gabea konponbide batera iristeko.

Hizketan hasi aurretik bere begi disdirakorrak salatzen zuten mehatxu(225) Amenaza egiteko prest zegoela.